ZURE TXULETA 5 urratsetan
Gure okela egon bada izozkailuan edo hozkailuan, inportantea da handik ateratzea jan baino 30 minutu edo ordubete lehenago, girotu dadin. SEKULA EZ jarri zuzenean brasan edo plantxan, zeren horrela okelak galdu egingo du bere zaporea.
[ICON] FLECHA
Txuleta bat plantxan egiteko, plantxa bera oso bero egon behar da. Era horretara, lortuko dugu txuleta barrutik erdi gordinik geratzea. Arranparrillan eginez gero, berriz, saiatu behar gara erdigunea berotzen. Hainbat jatetxetan, lehendabizi jartzen dute txuleta erdiko mailan, eta gero, doratu dadin, zuzenean arranparrillan, kanpo aldetik egin dadin, eta izan dezan ukitu kurruskatsua.
[ICON] FLECHA
Jango dugun txuleta oso lodia izan behar da, har dezan kanpotik ukitu kurruskatsua eta barrutik kolore larrosatsua. Okelak bere zaporea gorde dezan, onena da txuletaren gantza bera erabiltzea, plantxan igurtzita. Ikusiko duzu okelak nola irabazten duen kalitatea.
[ICON] FLECHA
Gomendatzen dizugu gatz larria botatzea txuletoia platerean jartzerakoan, okelak behar duena hartuko du-eta. Era horretara, ez du zukurik galduko, eta ez da sikatuko.
[ICON] FLECHA
Gomendatzen dizugu okela ez jatea egin bezain laster. Utzi hozten apur bat, trapu batekin estalita. Horrela, txuletoiaren zukua indartu egingo da, eta zaporea areagotu. Gertu!
[ICON] FLECHA
TXULETA Txingarretan »
Ikusi nola egiten den
Videos
Plantxan izan edo arranparrillan, hemen erakutsiko dizuegu Txuleta Maitean nola prestatzen ditugun txuleta zaporetsuak eta kurruskatsuak.
TXULETA Sartagian »
Ikusi nola egiten den