Nola lortu txuleta perfektua?

Txuletoi ona egiteko ez da nahikoa okela ona, berau frijitzerakoan alferrik galdu daiteke-eta. Jarraian, aholku batzuk emango dizkizugu, okela perfektu gera dadin, bai plantxan, eta baita arranparrilan ere.

ZURE TXULETA 5 urratsetan

OKELA GIROTU

Gure okela egon bada izozkailuan edo hozkailuan, inportantea da handik ateratzea jan baino 30 minutu edo ordubete lehenago, girotu dadin. SEKULA EZ jarri zuzenean  brasan edo plantxan, zeren horrela okelak galdu egingo du bere zaporea.

[ICON] FLECHA

OKELAREN TENPERATURA

Txuleta bat plantxan egiteko, plantxa bera oso bero egon behar da. Era horretara, lortuko dugu txuleta barrutik erdi gordinik geratzea. Arranparrillan eginez gero, berriz, saiatu behar gara erdigunea berotzen. Hainbat jatetxetan, lehendabizi jartzen dute txuleta erdiko mailan, eta gero, doratu dadin, zuzenean arranparrillan, kanpo aldetik egin dadin, eta izan dezan ukitu kurruskatsua.

[ICON] FLECHA

ZAPORETSUA ETA KURRUSKATSUA

Jango dugun txuleta oso lodia izan behar da, har dezan kanpotik ukitu kurruskatsua eta barrutik kolore larrosatsua. Okelak bere zaporea gorde dezan, onena da txuletaren gantza bera erabiltzea, plantxan igurtzita. Ikusiko duzu okelak nola irabazten duen kalitatea.

[ICON] FLECHA

GATZ UKITUA

Gomendatzen dizugu gatz larria botatzea txuletoia platerean jartzerakoan, okelak behar duena hartuko du-eta. Era horretara, ez du zukurik galduko, eta ez da sikatuko.

[ICON] FLECHA

GERTU JATEKO!

Gomendatzen dizugu okela ez jatea egin bezain laster. Utzi hozten apur bat, trapu batekin estalita. Horrela, txuletoiaren zukua indartu egingo da, eta zaporea areagotu. Gertu!

[ICON] FLECHA

TXULETA Txingarretan »

Ikusi nola egiten den

Videos

Plantxan izan edo arranparrillan, hemen erakutsiko dizuegu Txuleta Maitean nola prestatzen ditugun txuleta zaporetsuak eta kurruskatsuak.

TXULETA Sartagian »

Ikusi nola egiten den