Legezko abisua

ZIOA

Zerbitzu honen emaile eta webgune honen arduradunak honako dokumentua erabiltzaileen esku uzten du. Hala, 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, betetzea da helburua, hala nola, webgunearen erabiltzaile guztiei gunea erabiltzeko baldintzen berri ematea.

Webgune honetan sartzen den pertsona orok erabiltzaile gisa egiten du eta hemen jasotako xedapen guztiak bere egin eta bete egiteko konpromisoa hartzen du, hala nola, aplikatu beharko litzatekeen beste xedapen legalekin gertatuko litzatekeen moduan.

Webgune honen arduradunak bere gain hartzen du gunean agertzen den informazioa aldatzeko eskubidea, eta hala erabakitzen badu, ez du derrigorrean aurretik erabiltzaileen esku jarri behar informazio hori. Hain zuzen, webgunean informazioa agertzearekin nahikoa dela estimatzen da.

ERANTZUNKIZUNA

Zerbitzu honen emaileak ez du bere gain hartuko webgune honetan agertu daitekeen informazioak sortu ditzakeen ondoriorik, baldin eta informazio hori manipulatua izan bada edo kanpoko hirugarren batek sartu baldin badu.

Webgune honek cookieak (informazio artxibo txikiak, zeintzuk webgunera sartzen diren ordenagailura helarazten diren) bidali ahal dizkie erabiltzaileei, beti ere, gunearen funtzionamendu eta bisualizazio egokirako beharrezkotzat hartzen baldin badira. Webgunean erabiltzen diren cookieak, hala ere, behin-behinekoak dira eta helburu bakarra dute komunikazio ekimena eraginkorragoa izatea, eta erabiltzaileak sesioa bukatzea erabakitzen duenean desagertu egingo dira. Cookie horiek ez dira inoiz erabiltzailearen informazio pertsonala jasotzeko erabiliko.

Jabearen webgunetik baliteke hirugarren webguneetan dauden edukietara bideratzea erabiltzailea kasuren batean. Kanpoan egon daitekeen eduki horien gaineko ardurarik ez du bere gain hartzen zerbitzu honen emaileak, hain zuzen, hirugarren batek webgune honetan sartzen duen edukia ezin baitezake beti kontrolatu. Hala ere, zerbitzu honen arduradunak konpromisoa hartzen du arau nazional eta internazionalen, moralaren eta orden publikoaren aurka doan edozein eduki berehala erretiratzeko, eta eduki hori eskumena duen dagokion erakundeari jakinarazteko.

Mugatzaile ez baina adierazpen gisa foro, txat, blogen plataforma, komentario, sare sozialetan edo gainontzeko beste medioetan emandako informazio edo edukiagatik ez du webgune honen jabeak erantzukizunik hartzen, zeinak bide ematen dion kanpokoei modu independentean edukiak publikatzea webgune honetan. Hala ere, arestian aipatutako legearen 11 eta 16 artikuluetan jasotzen dena betetze aldera, arau nazional eta internazionalen, moralaren eta orden publikoaren aurka doan edozein eduki berehala erretiratze edo blokeatze aldera erabiltzaile ororen, agintarien edo segurtasun indarrekin elkarlanean aritzeko prest agertzen da. Hartara, informazio hori ahalik eta arinen webgune honen administratzaileari jakinaraztea eskatzen da.

Webgune hau egin da eta probatu da zuzen eta egoki funtzionatu dezan. Hasiera batean, bermatu dezakegu urtean 365 egun eta 24 ordu ondo funtzionatuko duela. Aldiz, webgunearen arduradunak onartzen du programazio arazorik egon daitekeela edo bere esku ez dauden gertaterak egon daitezkeela, hala nola, hondamendi naturalak, grebak, edo antzeko egoerak, zeintzuek webgunerako sarbidea eten dezaketen.

DATU PERTSONALEN BABESA

Webgune honen arduraduna erabat konprometitua dago datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen Espainiako araudiarekin eta bermatzen du bertan jasotako betekizunak betezen dituela, hala nola, 5/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoak 9. artikuluan jasotzen dituen segurtasun neurriak betetzen direla, eta berau garatzeko araudia.

INDUSTRIALJABEGO INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALAL

Webgune honek modu enuntziatibo baina ez mugatzailean jasotzen dituen programazio, edizio, bilduma eta bere funtzionamendurako behar dituen gainontzeko elementu, hala nola, diseinu, logotipo, testu edo/eta grafikoen jabea zerbitzu emailea da, eta hala ez bada, egileen baimena edo lizentzia du erabiltzeko. Webeko eduki guztiak babestuak daude jabego intelektual eta industrialaren araudia jarraitua, eta dagokion erregistro publikoan izena emanda dute.

Hala, hemen jasotzen diren edukien erreprodukzio osoak edo partzialak, esplotazioak, banatzeak edo komertzializazioak kasu guztietan webgunearen jabearen idatzizko baimena eskatzen du. Webgunearen jabearen baimenik gabe erabiltzen den edukiak jabego intelektualaren arloko eskubideen arau hauste larritzat joko da.

Webgunean agertu daitezkeen logotipo, diseinu, testu, grafikoak, webgunearen jabearenak ez direnak, dagokion jabearenak izango dira, eta beraiek dira sortu dezaketen arazoen arduradunak. Hala ere, kasu guztietan, webgune honen jabeak aurretiko baimena izango du berauek erabiltzeko.

Zerbitzu emaileak edukien gaineko jabego industrial eta intelektualaren eskubideak emailearen aldekoak izango direla aintzat hartzen du, eta horretarako ez da behar espresuki aipamenik agertzea webgunean.

Jabego intelektual edo industriala ez betetzearen harira egon daitezkeen edozein motako iradokizun, hala nola, webguneko edukien inguruko edozein iradokizun hurrengo helbide elektronikoaren bitartez egin helarazi daiteke.

APLIKATUKO DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honen erabileratik sortu daitezkeen arazo edo eztabaida guztiak ebazteko indarrean dagoen Espainiako legedia aplikatuko da, eta legedi hori bere gain hartuko dute alderdi guztiek. Sortu daitezkeen balizko gatazkak ebazteko erantzunkizuna dagokien epaitegi eta tribunalak izango dute.