Erosteko baldintzak

NOLA EROSI?

Aukeratu txuleta bat.

  • Markatu zenbat ale nahi duzun erosi.
  • Ikusten diren prezioek ez dute BEZik markatuta (%10).
  • Sakatu “erosi” botoiari, gehitzeko produktua erosketaren gurditxoan.
  • Behin aukeraketa amaituta, sakatu gurditxoaren ikonoari.
  • Sakatu “eskaria egin” botoiari.

Jar ezazu nora nahi duzun bidaltzea eta ordaintzeko era.

  • Esaguzu eskaria zer helbidetara nahi duzun bidaltzea. Bidalketa-gasturik balego, modu automatikoan kalkulatuko da
  • Aukeratu ordainketa-sistemarik egokiena zuretzat.

Baieztatu eskaria.

  • Mezu bat jasoko duzu zeure posta elektronikoan, eskaria konfirmatzeko.
  • Ez baduzu jasotzen, jarri harremanetan gurekin. Bidali email bat helbide honetara: info@txuletamaitea.com

KOMENI ZAIZU JAKITEA

  • Asierrek, Albertok eta berauen taldeak kontu handiz prestatuko dute zure eskaria, kalitate kontrol guztiak beteta.
  • Jasotzen dituzunean txuletak, egongo dira puntuan umotuta, berehala kontsumitzeko moduan. Zure asmoa bada txuletak hurrengo egunetan jatea, hobe hotzean gordetzen badituzu, hozkailuan. Bestela, atzeratu egin behar bazara, gomendatzen dizugu txuletak berehala izoztea.
  • Zure eskariak hutsean ontziratu, termozigilatu eta babestuko ditugu, ondo iritsi daitezen zugana.
  • Eskaria bidaliko dizugu hotzeko garraioan, 0 eta 6 gradu arteko tenperaturan, berme osoko hornitzaile logistiko batekin.
  • Jasoko duzu eskaria, berau egin eta 24 – 48 ordu baino lehen, guk eskaria baieztatu ondoren.
  • Larunbat, igande edo jai bezperetan egindako eskariei egingo zaie sarrerako konfirmazioa hurrengo lan-egunaren goizean.

NOLA ORDAIN DITZAKET NIRE ESKARIAK?

  • Kreditu-txartelarekin: Visa, Visa Electron eta Mastercard.
  • Paypal
  • BIzum

NOIZ JASOKO DUT NIRE ESKARIA?

  • Jasotzailea bizi bada Balear Uharteetan edo Frantzian galde dezala gure kontaktuko emailaren bidez: info@txuletamaitea.com
  • Arratsaldeko 11:00ak baino lehen sartutako eskariak entregatuko dira hurrengo egunaren 13:30ak baino lehen, erabakitako helbidean.
  • Larunbat, igande edo jai bezperetan egindako eskariei egingo zaie sarrerako konfirmazioa hurrengo lan-egunaren goizean.
  • Larunbatean entregatzeko helburuarekin ostiralean egindako eskariei 19,95€ euroko gainkostoa ezarriko zaie, garraioa dela-eta.

NOLA IRITSIKO DA NIRE ESKARIA?

  • Gure txuletak hutsean ontziratuta joango dira, bermatzeko behar bezala gordeko direla.
  • Produktu guztiak doaz poltsa berezi batekin eta kartoizko kaxa batean, babesteko hotzeko garraioak izan lezakeen hezetasunetik.
  • Produktu guztiak garraiatzen dira tenperatura kontrolatuan, 0 eta 6 gradu artean.

QUE GASTOS DE ENVÍO TENGO QUE PAGAR…?/ZEINTZUK DIRA BIDALKETA-GASTUAK?

  • Eskaria 99€ edo gehiagokoa baldin bada, doan bidaliko da, gratis.
  • Eskaria ez bada iristen 99 €-ra, bidalketa 11,95€ + IVA kobratuko da.
  • Nahi bada eskaria larunbatean entregatzea,bidalketa 19,95€ +IVA kobratuko da.

Eskaeraren zenbatekoa 99 € baino txikiagoa denean bidalketa-gastuak automatikoki kalkulatuko dira eskaeraren helmugaren arabera.

Kontsultatu tarifak Balear Uharteak, Frantzian edo atzerrirako info@txuletamaitea.com helbidean.

ZER EGIN ESKARIA GAIZKI IRISTEN BADA?

Gure txuletak galkorrak direnez, ez da aplikatuko kontratuan atzera egiteko eskubidea, eta bakarrik onartuko dira itzulketak, eskariak garraioan kaltetu direnean.

Zure eskaria gaizki iritsi bada, ez zalantzarik izan kexa berehala jartzeko, produktua ailegatu bezain laster. Bestela, ezingo diogu erreklamaziorik jarri garraio-enpresari. Jarri harremanetan gurekin info@txuletamaitea.com posta helbidera idatzita, eta jakinarazi zein den arazoa.

Zure eskaria gaizki iritsi bada, ez jaso, eta abisatu guri. Garraio-enpresak itzultzen digunean paketea, aztertuko dugu zer gertatu den, eta itzuliko dizugu, osorik, kobratutako dirua.

Oso inportantea da:

  • Aztertzea paketearen prezintoak ondo daudela. TXULETAMAITEAk indarrean jarritako kontrolek bermatzen dute paketeak irtengo direla bere prezintoekin, eta akatsik gabe.
  • Sekula ez onartzea pakete bat kaltetuta dagoena. Onartzen bada, gero ez da posible izango erreklamaziorik jartzea.

Ez da onartuko produktuak itzultzerik, baldin eta aurrez ireki edo manipulatu badira, eta ez badaukate jatorrizko enbalajea, salbu eta produktua egoera txarrean iritsi den kasuetan.