Ongi Etorri, Txuleta Maitea

WEBGUNE BAT, EUSKADIN EGINA

Klik batez, hemen aurkituko duzu txuleta aukera esklusiboa. Nahi dugu txuleta zale amorratuek eskaintza aukeratua izan dezaten, kalitate goreneko produktu mugatuekin, eta neurriko prezioan.

Image

BI ZOROREN ASMOA

Aspertuta geunden, bapo ordaindu ondoren, ikusita ustez “kalitateko okela” zelan bihurtzen zen zapatilla bat bezain lehorra behin sutan jarrita. Sinplea maite dugu, kalitatea, txoko eta elkarte gastronomikoetan ibiltzen gara, barbakoak antolatzen ditugu hortik zehar. Kilometro, bisita eta bidai asko eginda, azkenean aurkitu dugu formula perfektua okela gorriaren zale guztientzat!

Image

GURE ASMOA

Nahi dugu Txuleta Maitea izatea erreferentzia bat. Zerbait ospatu behar duzunean —bai familian, bai lagunartean—, jakin dezazun nora jo. Eta, zergatik ez, norbait harritu nahi duzunean okelarik onenarekin, preziorik onenean. Izan ere, txuletoi bat konpainia onean, hori bai zerua ukitzearen parekoa!

Image

ORAIN ERABAKI BEHAR DUZU ZER TXULETA MOTA NAHI DUZUN, ESAN GURI NORA NAHI DUZUN ERAMATEA, ETA 48 ORDU BAINO LEHENAGO, HORTXE IZANGO DUZU. HASI SUA PIZTEN.

Ikusi produktuak