Guk uste dugu tradizioak galdu egiten direla, moldatzen ez badira aldaketara. Halaber, pentsatzen dugu zerbait tradiziozko izateko, irisgarria izan behar dela, ohitura osasuntsu bihurtzeraino! Txuleta Maiteak izan nahi du aitzakia perfektua tradizioari eusteko, konpainiaz eta momentuaz behin baino gehiagotan disfrutatzeko.
Sagardotegiak
Euskal Herriko tradiziorik aspaldikoenetakoak dira, XI. mendetik aurrera. Jendea haietara joaten zen sagardoa probatu eta erostera. Denborak aurrera egin ahala, berriz, herritarren gogoko leku bihurtu dira, urtarrilean hasi eta maiatza arte. Zergatik? Bertan eskaintzen diren txuletoi ederrengatik, kupelako sagardoaz lagunduta. Denborapasa atsegina kuadrillarentzat.

ELKARTE GASTRONOMIKOAK
Tradizioaz eta euskal gastronomiaz hitz egiten badugu, ezin alboan utzi elkarte gastronomikoak. Bertan gizona sukaldari bihurtzen da, lagun eta senitartekoentzat. Eta hor ere, txuletoia da ospakizunerako motibo nagusi bat.
